Hainbat udal zerbitzu eta espazio itxi dituzte Mendaron, Covid-19aren intzidentzia tasaren igoeragatik

Barren.eus 2021ko urt. 29a, 12:32

Mendaro herri gorrien zerrendan sartu zuen atzo Jaurlaritzak, eta horren ondorioz gaurtik itxita dago ostalaritza. Era berean, Mendaroko Udalak ere zenbait udal zerbitzu eta espazio ixtea erabaki du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken orduetan hartutako erabakien aurrean, eta Jaurlaritzak eginiko gomendioei jarraituz hartu dutela erabakia azaldu dute Mendaroko Udaletik, Covid-19aren intzidentzia tasan azken egunetan izan den igoera ikusita.

Mendaroko Ludoteka eta Gaztelekua itxi dituzte eta baita Azpilgoetako Kultur Etxea ere. Era berean, GoƱati pilotalekua eta Andoneikuako padel pista ere ezingo dira erabili. Gaurtik itxita egongo dira Udalak berriro erabil daitezkeela jakinarazi arte.