Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 23 elgoibar udaletxia 650 urteurrena 1996Elgoibar sortu zenetik 675. urte beteko dira datorren urtean, 2021ean. Horregatik, Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, lehiaketa bat jarri du martxan urteurren honekin identifikatuko den logotipoa aukeratzeko.

Logotipo lehiaketan adin nagusiko guztiek parte har dezakete, bai Elgoibarkoek, baita beste herrietakoek ere, eta bakoitzak hiru proposamen aurkez ditzake gehienez. Lana originala eta argitaragabea izan beharko da, edozein diseinu teknika erabili ahal izango da, baina formatuak eskalagarria izan beharko du eta paperean (gehienez A-4 formatuan) eta forma digitalean aurkeztuko dira. Logotipo bakoitzaren bi bertsio eman beharko dira, bata koloretan eta bestea tinta bakarrean eta logotipoarekin batera, lana argitzen duen dossier txiki bat aurkeztuko da, honen erabilera ezberdinekin.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, epaimahaia Elgoibarko alkateak eta kultura zinegotziak osatuko dute, adituen laguntzaz. Erabakia apelaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango du.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 10era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak Udaleko HAZ bulegoan. Saria 300 eurokoa izango da eta erabakia abenduaren 14an hartuko da eta irabazleari, telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaio.
Zentzu horretan, aipatzekoa da saritutako logotipoaren jabetza, erabilera eta eskubideak Elgoibarko Udalaren esku geldituko direla eta logotipoaren egileak lanaren erreprodukzio eta manipulazio eskubideak dohain eman beharko dituela. Saritu gabeko lanak abenduaren 16tik aurrera jaso ahal izango dira HAZen, 30 eguneko epean (epe horren ondoren, jaso gabeko lanak ezabatu egingo dira).
Informazio gehiago eta oinarriak: Udaletxeko harreran, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan, edota 943 742 158 telefonoan.

2020 11 23 logotipoa elgoibar650 urteurrena

•675 urteko herria

Elgoibarko Hiri Gutuna 1346ko abenduaren 20koa da. Bertokoek “Marquina de Yuso” zeritzon bailaran “Villa” bat sortzeko baimena jaso zuten Alfonso XI.aren eskutik. Villamayor de Marquina izena jarri zioten eta Elgoibar zeritzon landan eraiki zen herria. 100 urte iraun zituen izenak, harik eta azkenean “Elgoibar” toponimoa nagusitu zen arte.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza