Alderdi Sozialistako Ariana Nogalesek zinegotzi kargua hartu du

Barren.eus 2020ko urr. 15a, 12:13

Fernando Suarezek lagatako zinegotzi kargua hartu du Ariana Nogales Babarro sozialistak Elgoibarko Udalbatzarrak atzo egin zuen ezhohiko osoko bilkuran.

PSE-EEko zinegotzi Fernando Suarezek karguari uko egingo zion iraileko udalbatzarraren ohiko osoko bilkuran, arrazoi pertsonalak arguaditatuta. Ariana Nogalesek hartu du Suarezen lekukoa eta kargua hartu eta gero, bera izango da alderdi sozialistak une honetan Elgoibarko Udalean duen zinegotzi bakarra.

Nogalesek orain arte Suarezek zituen erantzukizun guztiak hartuko ditu bere gain aurrerantzean. Nogales Elgoibarren jaio zen duela 26 urte. Lan-harremanen eta giza baliabideen unibertsitate-gradua du eta Master bat ere badu lan-zuzenbideko aholkularitzan oinarritua. Hiru urte daramatza hainbat enpresatan giza baliabideetako teknikari lanetan. Zaletasunen artean, bidaiatzea, korrika egitea eta irakurtzea nabarmendu ditu.

∞ Lotura duten albisteak: