Aldi baterako hiru lanpostutarako deialdia egin du Elgoibarko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean.
Hiru lanpostu publiko betetzeko prozedura martxan jarri du Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, enplegua sustatzeko 2020ko Enplegu Planaren bidez.
Udalak hiru lan kontratu egingo ditu, herri-lanetako peoiak hirurak. Aldi baterako lan kontratuak izango dira, lau hilerako, hain zuzen ere.
- Informazio gehiago, baldintzak eta izena emateko: https://labur.eus/Y9ZnV