Familia ugarientzako hobariak eta etxebizitzei irteera emateko errekarguak eskatu ditu Mendaroko EHBilduk

Barren.eus 2020ko ira. 21a, 13:03

Mendaroko EH Bilduko udal taldeak, bi proposamen aurkeztuko ditu 2021eko Zerga fiskaletarako.

Alde batetik, Familia Ugariak direnei, kontribuzioa eta ibilgailuaren zergak ordaintzerakoan errentaren arabera hobariak ematea proposatu du Mendaroko EHBilduk, 2021eko Zerga fiskalei begira. Hau da, ohiko etxebizitza eta ibilgailua ordaintzerakoan seme alaben kopurua eta errentaren arabera gutxiako ordaintzea.

Bestetik, etxebiztiza hutsei irteera emateko eta alokairua sustatzeko proposamena jakinarazi du Mendaroko EH Bilduko udal taldeak, "1990etik aurrera eraikitako etxebizitza hutsei errekargua ezartzea, hau horrela, 30 urte baino gutxiago duten etxebizitza hutsek ordainduko zuten errekargua", azaldu dute bigarren proposamenaz.