Altzolan dituen bi etxebizitza salgai ipini ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2020ko eka. 29a, 12:18

Altzola auzoko Karmen plazan, hurrenez hurren, 3. zenbakiko 3. eskuinean eta 5. zenbakiko eskuineko etxabean dauden bi etxebizitza saltzeko prozesua hasi du Udalak.

Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuen Elgoibarko Udalak Karmen plazako bi etxebizitzok saltzeko erabakia, eta dagoeneko argitaratu dute iragarkia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Lizitazioaren gutxieneko tipoek eta besterentzearen oinarrizko prezioek honako zenbateko hauek dituzte. Zenbateko horiek gorantz hobetu ahal izango dira, eta ez dira onartuko zenbateko horretatik beherako eskaintzak.

  • 1. LOTEA: 1. zenbakidun etxebizitza, Karmen plazako 3. zenbakian, 3. eskuinean, dagoena: 41.751,02 euro
  • 2. LOTEA: 2. zenbakidun etxebizitza, Karmen plazako 5. zenbakian, eskuineko etxabean, dagoena: 38.792,05 euro

Esleipena lehiaketa bidezko prozedura irekiaren bitartez egingo da, eta esleitzeko irizpide bakarra prezioa izango da, hau da, eskaintza onena aurkezten duenari esleituko zaio lehiaketa. Eskaintza onena izango da prezio altuena eskaini duena.

 • Etxebizitzak ikusteko aukera
Interesdunek etxebizitza bat edo biak erosteko eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte. Dena dela, ezin izango da etxebizitza bakoitzarentzat eskaintza bat baino gehiago aurkeztu. Lizitazio honen xede diren higiezinak ikusi nahi dituzten interesdunak Elgoibarko Udalarekin jarri beharko dira harremanetan, etxebizitza horiek ikusi ahal izateko eguna eta ordua zehazteko.
Kontratazio honen espedientea Herritarren Arreta Bulegoan aztertu ahal izango da aurretiazko hitzorduarekin, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, egunero, bihartik hasita, eta proposamenak aurkezteko epea igaro arte.
Proposamenak Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira 8:00etatik 14:00etara. Etxebizitzen zozketa irailean egingo da.
Aurkezteko epea bihartik aurrera jarriko da abian, eta 2020ko irailaren 10ean bukatuko da, 14:00etan.

2020 06 29 karmen plaza altzola etxebizitza salgai elgoibar udala