Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 22 Mendaroko udaletxeaMendaroko Udalak 88.000 euro bideratuko ditu COVID-19 gaitzak eragindako kalte ekonomikoak leuntzeko. Herriko kolektibo zaurgarrienei, ostalariei, merkatariei eta zerbitzuetakoei laguntzeko erabiliko dute diru hori. Hain justu, astelehenean zabalduko du atea Mendaroko Udalak, herritarrei aurrez aurreko zerbitzua emateko.

Diru-sarrerarik gabe oinarrizko premiak bete ezin dituzten herritarrei "oinarrizko beharren saskia" ziurtatuko die Udalak. Laguntza hori espezietan emango die Udalak, dirutan barik. Hau da, tiketak banatuko dizkiete egoera zaurgarrian daudenei eta tiket horiekin jana eta higienea ziurtatzeko beharrezko dituzten produktuak eskuratu ahal izango dituzte herriko dendetan. Bestetik, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako jarduerei dirulaguntza zuzenak emango dizkiete, baita alokairurako edota irekitze faserako laguntzak ere. Terrazen kuota ez diete kobratuko aurten ostalariei, eta terraza handitzeko aukera izango dute tabernariek. Horrez gain, lehen seihileko zabor-tasa %50ean bonifikatuko zaie, saltokiak itxita izan dituzten garaiko uraren kuota ez diete kobratuko eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kobrantza atzeratu egingo dute. Era berean, erosketa-bonoak jarriko dituzte martxan herritarrek herrian bertan kontsumitzea bultzatzeko.

Iñaki Arregi Mendaroko alkateak esan du herritarrek laguntzeko izango dutela Udala: Elkarlanean eta lankidetzan egin behar dugu guztiok aurrera. Berraktibazio eszenatokia prest izan nahi dugu eta laguntza eskaini txikikazko merkataritzako establezimenduei, zerbitzuei eta ostalariei... eta noski, herritar zaurgarrienei".

 • Astelehetik aurrera, aurrez aurreko arreta emango du Mendaroko Udalak
Astelehenean, maiatzaren 25ean, zabalduko du atea Mendaroko Udalak, herritarrei aurrez aurreko zerbitzua emateko. 9:00etatik 13:00etara zabalduko dute udaletxea, astelehenetik barikura, baina ordua eskatu beharko dute herritarrek aurrez. Horretarako 943 033 282 telefono zenbakira deitu behar da edota bestela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Hitzordua eskatzearekin pilaketak saihestu nahi ditu Udalak, bai eta herritarren osasuna zaindu ere, babes-neurriak hartzen direla ziurtatuta. Aurrez aurreko zerbitzua ematen hasiko badira ere, edozein kontsulta edo izapide egiteko, telefonoa zein bide telematikoa erabiltzeko gomendioa egin diete herritarrei. Goian aipatutako telefono zenbakira deitu nahiz e-postara idatzi dezakete herritarrek.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza