Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 22 Elgoibar kaleak hutsik koronaItxita dauden negozioei udal zerga eta tasak ez kobratzea eskatu dio Ahal Dugu Podemosek Elgoibarko Udalari.

Elgoibarko Ahal Dugu Podemosek argitu du Elgoibarko Udalak 2020. urterako Zerga Egutegian aldaketak onartu zituela, alkateak sinatutako dekretu bidez, apirilaren 6an. Aldaketok Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren gero, apirilaren 16an

Iragarkian adierazten denez, Covid-19k sortutako osasun larrialdi egoera eta alarma egoera kontuan izanda hartu du Udalak zerga egutegia aldatzeko erabakia, hiritarrei eta enpresei zergen ordainketa errazteko.

"Hasiera batean uste dugu herritarrei, saltokiei, negozioei eta enpresei laguntzeko neurriak izango liratekeela, tasa eta zerga batzuen kobrantza ezabatuz. Baina ez da horrela, neurri horiek duten irismena baloratuz gero, ikusten baitugu zerga gehienak mantentzen direla, eta batzuk bakarrik luzatzen edo atzeratzen direla, gero osorik kobratzeko. Zerga horiek guztiak ez kontuan hartzea eta ez kobratzea eskatzen dugu, konfinamenduak irauten duen bitartean, eta negozioak itxita dauden bitartean, gutxienez. Uste dugu hori dela laguntzeko modu egokia", adierazi du Ahal Dugu Podemosek.
Beraz, Covid19ren ondorioz itxierak eragiten dien denda eta enpresei zabor-kobrantza kentzeko, eragindako enpresa eta lokalei JEZ %50 murrizteko eta eguenetako azoka, Merkatu Plaza eta terrazen gaineko tasak ez kobratzeko eskatzen dute, konfinamenduak irauten duen bitartean.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza