Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

elgoibar udala koronabirusa gidaCOVID-19aren eragin sozial eta ekonomikoari aurre egiteko baliabideen gida bat sortu du Elgoibarko Udalak, herritarrei informazioa eskura jarri eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Besteak beste, Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak zein diputazioak eskaintzen dituzten laguntzak batu dituzte gidan.

Autonomo kuotak ordaintzeko luzapenei zein aparteko prestazioei buruzko informazioa, enplegu erregulazioen ingurukoa, ICO maileguari buruzkoak zein itzulketak, inbertsioak eta lanaren mantentzerako egutegiaren atzerapenari buruzkoak jasotzen ditu Elgoibarko Udalak osatu duen gidak.

Eusko Jaurlaritzako ekonomia sailak sustatu dituen laguntza bereziak eta ematen dituen zerbitzuak ere jaso dituzte, hala nola, enpresa txiki eta ertaineik eskatu ditzaketen finantzaketa lerroak, telelana ezartzeko aholkularitza eta diru laguntzak, alokairuen atzerapena eskatzeko aukera industrialdeetan dauden enpresentzat, e.a. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu dituen zerga arloko neurriak ere jaso dituzte gidan, eta baita Debegesak autonomo eta enpresentzako duen laguntza zerbitzua ere.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza