Santa Klara komentuak ez dituela etxegabeak hartzeko gutxieneko segurtasun eta osasun baldintzak betetzen adierazi du Udalak

Barren.eus 2020ko mar. 30a, 16:49

Moja klaratarrak 2018. urtera arte bizi izan ziren komentu ohia etxegabekoentzako irekitzeko eskatu zuten zenbait herritarrek koronabirusaz babesteko etxerik ez dutenei ostatu bat emateko, eta  ekimenaen aldeko sinadura bilketa ere hasi zuten change.org plataforman. Ekimen horren, eta "WhatsApp bidez horren inguruan zabaltzen ari diren bideoen" harira, adierazpena plazaratu du Udalak. Honako bi puntuok nabarmendu dituzte oharrean: 

  1. Udalak ez du inor kalean uzten. Gizarte Zerbitzuen Saileko udal profesionalek arreta eman diete eta ematen ari zaie edozein laguntza mota eskatzen duten pertsona guztiei, kasu bakoitzari dagozkion erantzunak egokituz. Udalak beti betetzen du herritar guztien eskubideak bermatzeko duen erantzukizun publikoa, eta gizarte zerbitzuen kasuan, kolektibo zahurgarrienak babestekoa, hala nola etxerik gabeko pertsonak. Kasu hauetan, beste erakunde eta gizarte eragile batzuekin elkarlanean, udaleko gizarte zerbitzuek pertsona hauen azterketa pertsonalizatua egiten dute eta konfinamendua betetzeko ostatu aukerak eskaintzen zaizkie.
  1. Gipuzkoako Foru Aldundiak 400 plaza egokitu ditu lurraldeko aterpetxeetan adineko pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta bakarrik dauden adingabeak birkokatzeko. Santa Klara komentua ez da horietako bat, ez baititu gutxieneko segurtasun eta osasun baldintzak betetzen.

Udal agintariek aurrez adierazi dute momentuz ez dakitela zer erabilpen emango dioten komentu izandako erakinari, baina gizarte ongizate alorrarekin zerikusia izango duen zerbaitetarako erabltzea da euren asmoa.