Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 17 koronabirus elgoibar parkea aitagirre prezintoazCOVID-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurrien gaineko bandoa argitaratu du Elgoibarko Udalak. Kalera ezin dela irten gogora ekarri du, bandoan zehazten diren egoeretan ez bada.

Martxoaren 14ko Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarau den 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Alarma-estatuaren adierazpena jarri da indarrean, hurrengo 15 egunetarako. Helburua COVID-19 Coronavirusaren hedapena saihestea da, osasun-sistema kolapsatzea eragin dezakeelako. Hori dela-eta, ezin da kalera irten, horrelako egoeretan izan ezik: 

7. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:
Elikagaiak, sendagaiak eta lehen mailako produktuak erosteko.
Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joateko.
Lanlekura joateko, lan prestazioa, enpresa-lana edo profesionala burutzeko.
Ohiko bizilekura itzultzeko.
Mendekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, mendekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).
Finantza-erakundeetara eta aseguru-etxeen bulegoetara joateko.
Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko
Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, banaka egiten bada, edo laguntza berezia behar duen pertsona bati laguntzeko egiten bada.
Halaber, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.
Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.
Barne Arazoetako ministroak errepideak edo bide-zatiak zirkulazioari ixtea erabaki ahal izango du, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna dela eta, edo arrazoi berberengatik ibilgailu jakin batzuen sarbidea murrizteko.

•Eraikin publikoak, parkeak eta komun publikoak itxita
Elgoibarri dagokionez, Eraikin publiko guztiak itxita egongo dira alarma-egoera dela-eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenak indarrean dauden bitartean (langileentzat izan ezik).
Ekitaldi publiko guztiak etengo dira alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, eta, hala badagokio, baita hartzen diren luzapenak ere, eguenetako merkatua erta hilabete amaierako azkoka barne.
Jendearentzat ixten dira parkeak eta komun publikoak, alarma egoera dela-eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenak indarrean dauden bitartean. Herritarrenganako zuzeneko arreta etenda dago Udalean, eta larrialdietarako arreta gunea baino ez da egongo Udaltzaingoan.
Administrazio-prozeduren epeak bertan behera geratuko dira Alarma egoerak iraungo duen 15 eguneko epean.
Alarma-egoeraren dekretua edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenak bertan behera geratzen diren unean hasiko dira zenbatzen epeak.
Beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake.
Udalarekin harremanetan jartzeko, honako telefono-zenbaki eta helbide elektroniko hauek erabili beharko dira:
Herritarren Arretarako Bulegoa:
Tel.: 943-74.10.50
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Udaltzaingoa
Tel.: 943-74.13.94 /
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Lasaitasunerako deia
Elgoibarko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. "Hartutako neurriak prebentzio-neurriak dira, kutsatze masiboa eta aldi berean kutsatzea saihesteko". Elikagaien eta premia biziko produktuen hornidura bermatuta dago, eta, horregatik, zentzuz jokatzeko eta osasun agintarien gomendioak jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei. Gaixotasunaren sintomak sentituz gero, ez joan osasun-zentrora, geratu etxean eta deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira.

2020 03 17 koronabirus elgoibar komun publiko itxita urazandi

2020 03 17 koronabirusa elgoibar parkea itxita urazandi 2

2020 03 17 koronabirus elgoibar kaleahutsik

∞Lotura duten albisteak:

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza