Hamalau proiekturen artetik gogokoen dituzten laurak aukeratzeko aukera dute herritarrek

Barren.eus 2020ko urt. 29a, 18:44

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua jarri du abian Elgoibarko Udalak, bigarrengoz, eta hamalau proiekturen artetik zeinek duen lehentasun handiena bozkatzeko aukera izango dute elgoibartarrek.

 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bigarren fasera ailegatu da, eta fase honetarako aukeratu dituzten hamalau proiektuak aurkeztu dizkie Udalak herritarrei. Horietatik gogokoen dituzten lau proiektuak zein diren hautatu beharko dituzte herritarrek, otsailaren 3tik 16ra bitartean. Izan ere, 200.000 euroko partida gorde zuen Udalak aurrekontuetan, partaidetza bidezko aurrekontuetako proiektu bozkatuenak gauzatzeko. Elgoibarren erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte. Beharrezkoa izango da datu pertsonalak ermatea, pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartzen duela bermatzeko. Honako hauek dira hamalau proiektuak, eta bakoitza gauzatzeko aurreikusten den aurrekontua:

  1. Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea / Albitzurira joateko oinezkoentzako sareera egokia egitea 50.000 euro
  2. Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea "Karakoleko" zubia konponduz 35.000 euro
  3. Meliton eta San Pedroko etxeen arteko ezpaloiak berritzea 45.000 euro
  4. Txiki-txoko bat sortzea. 0-5 urteko umeentzako   50.000 euro
  5. Umeen parkeetan hobekuntzak egitea 50.000 euro
  6. Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea 50.000 euro
  7. Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea  25.000 euro
  8. Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea) parkeak sortzea  15.000 euro
  9. Adinekontzako parke gehiago jartzea  15.000 euro
  10. Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea  40.000 euro
  11. Eskelentzako panelak jartzea 10.000 euro
  12. Neguko parkea egitea Urazandin, Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz 50.000 euro
  13. Hilerrian kolunbarioa egitea 50.000 euro
  14. Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea  45.000 euro

• Parte hartzeko moduak
Proiektu gogokoenak online aukeratzeko modua izango da www.elgoibar.eus webgunean sartuta. Aurrez aurre botoak eman ahal izateko, formulario bat bete eta hurrengo tokietan kokatuko dituzten kutxatiletan laga behar da:

  • Aita Agirre Kulturguneko sarreran
  • Jubilatuen Biltokian
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)
  • Olaizaga Kiroldegian

Era berean, Kalegoen plazan ipiniko dituzten karpetan ere eman ahal izango dira botoak. Otsailaren 6an eta 7an ipiniko dituzte (11:00-13:30 eta 16:00-18:30). Informazio gehiago behar duenak edo egitasmo honen inguruko xehetasun gerhiago jaso nahi dutenek otsailaren 4rako antolatu duten hitzaldian izango dute horretarako aukera. 19:00etan izango da, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.

2020 01 29 2018 09 05 aurrekontu parte hartzaile elgoibar botoak ekainak23

∞Lotura duten albisteak: