Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 20 hobariak elgoibar udala elkarrekinpodemosElgoibarko Elkarrekin Podemosek jakinarazi duenez, hainbat zergen gaineko hobariak eskatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

 Elgoibarko Udalaren 2020. urterako zerga egutegia Gipuzkoako Aldizari Ofizialean (GAO) abenduaren 20az geroztik argitaratuta dagoen arren, zenbait laguni dagozkien hobariei buruzko informaziorik ez dela ageri ohartarazi du Elkarrekin Podemosek, eta Udalak ez duela horien berri eman adierazi dute. Hori dela-eta, gogorarazi dute urtarrilaren 31a arteko epea dagoela zergen gaineko hainbat hobari eskatzeko. Besteak beste, ondasun higiezinei dagokion zergan, familientzako eta minisbaliatuentzako dauden hobariak aipatu dituzte, eta baita ere, Bizigune eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergetan dauden hobariak ere. Elgoibarko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan egin behar dira eskaerak.

Informazio osoagoa: https://elgoibarkoarazoak.blogspot.com

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza