Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 28 Igerileku berrirako obrak olaizaga elgoibarElgoibarko Udaleko osoko bilkurak 2020rako aurrekontua onartu zuen atzo, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. 2020an 18,79 milioi euroko aurrekontua izango du, iazkoa baino %3 handiagoa, hain zuzen ere. EH Bildu abstenitu egin zen bozketan, eta Elkarrekin Podemosek kontra bozkatu zuen.

Elgoibarko Udalak 18,79 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, iazkoa baino %3 handiagoa, hain zuzen ere. Inbertsioen atalera 4,38 milioi euro bideratuko dituzte, aurreko urtean baino %4,92 gehiago. Berrikuntzen artean, herriko merkataritza sustatzeko 30.000 euroko partida aurreikusi dute, Berdintasun Sailaren aurrekontua %16 handitu da, eta Urazandiko obrak iraun bitartean auzotarrentzako autobus zerbitzua jarriko dute. 

2019 11 28 aurrekontuak sarrerak gastuak elgoibar udala

2019 11 28 aurrekontuak sailka elgoibar udala

Gastu eta inbertsio nagusiak, sailka
Gobernu taldearen arabera, aurrekontua udalerriaren etorkizunerako erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka horiei hiru arlo nagusitan banatuta emango die erantzuna Udalak: Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna. Ikus ditzagun arlo bakoitzeko diru partida nagusienak:
 ♦ LURRALDETASUNA
Inbertsio nagusiak

  • Igerileku berriak 2.300.000
  • Urazandi auzorako igogailuak 660.000
  • Herriko kaleen mantentze lanak 350.000
  • Igerileku berritik Mekarako igogailua 300.000
  • Parte-hartze bidezko proiektuak 200.00

Diru-laguntzak

  • Fatxadak konpontzeko 75.000
  • Gazteek etxebizitzak alokatzeko 50.000
  • Merkataritza sustatzeko 30.000

Mugikortasuna

75.000 euro bideratuko dira bi proiektu gauzatzeko:

  1. Urazandiko auzotarrentzako autobus zerbitzua obrak iraun artean. Pedro Mugurutzan eta Erretxindin ere egingo ditu geldialdiak.
  2. Mugi txartelarekin bonifikazioak Sigma eta Altzolako auzotarrentzat.

 ♦ HERRITARTASUNA

  • Euskararen erabilera sustatzeko planak 45.000
  • Elgoibarko Izarra 130.000
  • Haur eta nerabeen aisia eskaintza hobetzeko diagnosia 18.000
  • Gazteen partaidetza eta Udalarekiko harremana hobetzeko ekintzak 45.000
  • Berdintasuna 78.000
  • Herriko Antzokiko aldagelak eta bukle magnetikoa 55.000
  • Kirol Patronatuarentzako transferentzia 640.000
  • Gizarte Zerbitzuen zorroa indartzea
  • Adikzioen II. plana

 ♦ ANTOLAKUNTZA

  • Partaidetza eta parte hartzeko formazioa 225.000
    - Webgunea berritzea 15.000
    - Bizikidetza 25.000
    - Aurrekontuak ulergarriagoak egiteko aldaketak
    - Lagunkoia proiektua indartuko da

∞ Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza