Elgoibarko Udal gobernu berriak zehaztu ditu sailetako arduradunak

Barren.eus 2015ko eka. 23a, 13:14

Elgoibarko Udaleko batzordeak, batzordeburuak eta bertako kideak izendatu ditu  EAJk osatutako udal gobernu berriak, eta baita sailetako arduradunak zein izango diren zehaztu ere.

Joan den maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean osatutako udalbatza berriak, Elgoibarko Udaleko batzordeak eta sailetako arduradunak izendatu zituen joan den eguenean egin zuten ez-ohiko udalbatzarrean. Alkatea eta alkateordea lanaldi osoan arituko direla ere onartu zuten eta baita jasoko duten soldataren zenbatekoa ere. Elgoibarko alkate Ane Beitiak 67.087,03 euroko soldata gordina jasoko du urtean eta Josu Arraiz alkateordeak, berriz, 60.378,33 eurokoa. Joan den legegintzaldian 70.238 euroko soldata gordina zuen urteko Elgoibarko alkateak eta %10 gutxiago alkateordeak.

Elgoibarko Udaleko Gobernu-batzordea EAJko lau kidek (Ane Beitia, Josu Arraiz, Bittori Zabala eta Maialen Gurrutxaga) eta  EHBilduko (Jose Luis Ibartzabal) eta PSE-EEko (Nerea Alustiza) ordezkari banak osatuko dute. 

Era berean, batzorde informatiboak ere eratu zituzten. Lau izango dira guztira:

  1. Udal kudeaketarako batzordea: Bittori Zabala Fernandez (batzordeburua), Unai Arizmendiarrieta Garcia eta Andrea Arriola Ferrer (EAJ), Jose Luis Ibartzabal Egibar eta Jon Peli Uriguen Ansola (EHBildu) eta Fernando Suarez Varela (PSE-EE)
  2. Habitat batzordea: Iosu Arraiz Aramburu (batzordeburua, Gorka Garaizabal Agirregomezkorta eta Ioseba Arrizabalaga Mendikute (EAJ), Iñaki Larrañaga Etxabe eta Jon Peli Uriguen Ansola (EHBildu) eta Fernando Suarez Varela (PSE-EE)
  3. Pertsonen batzordea: Blanca Larrañaga Iriondo (batzordeburua, Bittori Zabala Fernandez eta Maialen Gurrutxaga Uranga (EAJ), Joseba Osoro Iturbe eta Miren Arrate Arrieta Jauregi (EHBildu) eta Nerea Alustiza (PSE-EE)
  4. Euskara eta Kultura batzordea: Andrea Arriola Ferrer (batzordeburua), Maialen Gurrutxaga Uranga, eta Unai Arizmendiarrieta Garcia (EAJ), Mireia Isasmendi Aizpiri eta Miren Arrate Arrieta Jauregi (EHBildu) eta Nerea Alustiza (PSE-EE)

Hona hemen arlo edo sailetako arduradunak:

  • Artekaritza (hazienda): Bittori Zabala Fernandez.
  • Parte hartzea eta Gardentasuna: Andrea Arriola Ferrer.
  • Barne eta pertsonal arloa: Unai Arizmendiarrieta Garcia.
  • Hirigintza: Iosu Arraiz Aramburu.
  • Landa Ingurua: Ioseba Arrizabalaga Mendikute.
  • Gizarte Ongizate Saila: Blanca Larrañaga.
  • Berdintasuna: Bittori Zabala Fernandez.
  • Gazteria: Maialen Gurrutxaga Uranga.
  • Kultura Saila: Andrea Arriola Ferrer.
  • Euskara Saila: Maialen Gurrutxaga Uranga.

2015 05 24 udalhauteskundeakudalberria