Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 15 Udal Gobernua MendaronUztailaren 11n egin zuten Mendaron legegintzaldi berriko Udalbatzaren estraineko osoko bilkura. Mendaroko Udaleko batzordeak eta sailetako arduradunak izango diren zinegotziak izendatu zituzten, bai eta udalbatzaren eskumeneko kide anitzeko organuetako ordezkariak ere. Era berean, liberatu bakarra alkatea, Iñaki Arregi, izango dela ere zehaztu zuten, bai eta haren soldata eta talde politikoentzako ordainsariak nahiz zinegotziek organo kolegitatuetara joateagatik izango dituzten ordainsariak ere.

 

Bost batzorde informatibo izango dira legegintzaldi berrian eta talde politiko bakoitzeko bi partaidek osatuko dituzte haietako bakoitza, alkateaz gain (Salbuespena alderdi sozialistarena izango da, ordezkari bakarra izango duelako). Honako hauek izango dira bost batzordeak: Euskara, Hezkuntza, Gizartegintza eta Berdintasun Batzordea; Hirigintza eta Nekazaritza eta Ingurumen Batzordea; Kultura, Gazteria, kirolak eta Herritarren Parte-hartzeari dagokion Batzordea; Ogasuna, Ekonomia eta kontu Berezietakoa; eta Udal Zerbitzuak, Pertsonala eta Mankomunitatea Batzordea. Hona hemen, batzorde bakoitzean ariko diren zinegotziak eta ardurak.

  1. Euskara, Hezkuntza, Gizartekintza eta Berdintasuna: Nerea Isasi (Lehendakaria) eta Maite Apellaniz, Dorleta Lazarobaster, Enetz Ezenarro eta Mari Jose Telleria (azkeneko laurak bokalak).
  2.  Hirigintza, Nekazal Gaiak eta Ingurumena: Angel Mari Iriondo (lehendakaria), Amaia Urra, Sonia Garcia, Olatz Bizkarguenaga eta Mari Jose Telleria (azkeneko laurak bokalak).
  3. Kultura, Gazteria, Kirolak eta Herritarren parte-hartzea: Maite Apellaniz (lehendakaria), Nerea Isasi, Dorleta Lazarobaster, Enetz Ezenarro eta Mari Jose Telleria (azkeneko laurak bokalak).
  4. Ogasuna, Ekonomia eta kontu bereziak: Amaia Urra (lehendakaria), eta Angel Mari Iriondo, Sonia Garcia, Enetz Ezenarro eta Mari Jose Telleria (azkeneko laurak bokalak).
  5. Udal Zerbitzuak, Pertsonala eta Mankomunitatea: Iñaki Arregi (lehendakaria), Angel Mari Iriondo, Iñigo Bastida, Olatz Bizkarguenaga eta Mari Jose Telleria.

 

Organo Kolegiatuen Korporaziozko ordezkariak ere zehaztu zituzten, eta honako hauek izango dira:

  1. Debemen: Angel Mari Iriondo
  2. Mendaroko ikastolako ordezkaria: Nerea Isasi (Isasik ezin duenean, alkateak ordezkatuko du)
  3. UEMA: Bi ordezkari izango dira: Iñaki Arregi eta Enetz Ezenarro
  4. Debarreneko Mankomunitatea, Debegesa, Gipuzkoako Ur Kontsorzioa, Deba Bailarako industrialdea, Haurreskolen Partzuergoa, Eudelen eta Udalbiltzan: Iñaki Arregi alkatea.


    Liberazioak eta soldatak

    Datorren legegintzaldian ere, Mendaroko Udalak liberatu bakarra izango du, lanaldi osoz: alkatea, Iñaki Arregi. Alkatearen urteko soldata gordina 55.300 eurokoa izango da (Hilean 2.741,52 euroko soldata garbia), hamalau hilekotan. Alkatearen soldataren inguruko puntuan EAJko bost zinegotziek alde bozkatu zuten, EHBilduko bost zinegotziek kontra, eta PSE-EEkoa abstenitu egin zen.

    Talde politikoentzako eta zinegotzientzako ordainsariak

    Talde politikoek eta arduraldi partzial edo erabatekoa ez duten zinegotziek ordainsariak izango dituzte batzarretara joateagatik. Alderdi bakoitzak 105 euroko kuota bat izango du hilean eta beste 33 euro jasoko ditugu zinegotzi bakoitzeko.

  5. EAJ (Bost zinegotzigatik) 105 +165 = 270 euro hilean
  6. BILDU (Bost zinegotzigatik) 105+165 = 270 euro hilean
  7. PSOE (Zinegotzi bakarra) 105+33 = 138 euro hilean

Udal korporazioko kideek ere izango dituzte ordainsariak organu kolegiatuetarako bileretara joateagatik.

Batzordeko lehendakariak (Hirigintzakoak izan ezik): 95 euro
Hirigintzako lehendakariak: 125 euro
Bokalak: 40 euro
Beste entitate eta erakundeetan ordezkapena: 60 euro

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza