Sei lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak

Barren.eus 2019ko mai. 15a, 08:41

Sei lanpostu publiko betetzeko prozedura martxan jarri du Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2019ko diru-laguntzen bidez.

Honako hauek dira lanpostuak:

  • Eginkizun anitzeko operariorako hiru lanpostu
  • Arkitekta teknikoa edo arkitekta edo obra publikoetako ingeniari tekniko edo portu eta kanalen ingeniari lanpostu bat.
  • Administrazio laguntzailerako bi lanpostu

2011tik Espainiako legeek lanpostu berriak behin-betiko izaeraz sortzea eragotzi dute. Lehenengo kasuan, dedikazioa lanaldi osokoa izango da eta lau hilabeterako, bigarren kasuan %75ekoa eta lau hilabeterako, eta hirugarren eta laugarren kasuan (administrari laguntzaile) %70ekoa eta sei hilabeterako. Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2019ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak guztira 66.556,49€ jaso ditu. Lanpostu hauetarako izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan egin dezakete eskaera.

Informazio osoagoa: http://apps.lanbide.euskadi.net/