Mikel Arantzamendi da Elgoibarko udaltzainburu berria

Barren.eus 2019ko mar. 13a, 19:10

Abenduan onartu zuten lege berri baten ondorioz erretiroa hartzeko aukera izan du orain arteko udaltzainburu Javier Oñederrak, eta bere lekua Mikel Arantzamendik (Ondarroa, 1961) bete du.

Nautikan Lizentziatua da ikasketaz, eta udaltzain sartu aurretik beste hainbat lan ere egin zituen, besteak beste, itsasoan lan egindakoa da, eta euskara irakasle ere jardun zuen. 1995ean udaltzain posturako oposaketak gainditu zituen, eta aurten 24 urte beteko ditu Elgoibarko Udaltzaingoan. 18 udaltzain, udaltzainburua, OTA-TAOko langilea eta administrariak osatzen dute Elgoibarko Udaltzaingoko langileria.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 12 mikel arantzamendi udaltzainburu elgoibar