Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 01 2018 03 20 udaltzaingoa elgoibar kontrola basarteZenbait agenteren erretiroa dela eta, Elgoibarko Udalak gutxienez hiru udaltzain lanpostu eskaintzea aurreikusten du.

Gaur argitaratu da deialdi ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta interesatuek otsailaren 15era arte dute eskaria egiteko epea. Lan poltsan parte hartzeko baldintzak oinarrietan daude zehaztuta. Horien artean azpimarratzekoak dira adibidez, nahikoa izango dela Eskola Graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea eta ez dago adin mugarik. Gutxieneko altura bat eskatzen dute. 

Oposizioko ariketei dagokionez, Elgoibarko kaleen ezagutzaren inguruan galdetuko diete hautagaiei, ariketa teoriko bat, proba fisikoak eta elkarrizketa bat ere egingo dizkiete, besteak beste.
Elgoibarko Udaletik zehaztu dutenez, ez dute punturik emango aurrez udaltzain lanetan ibili izanagatik, alegia, azterketetan lortutako puntuak izango dira kontutan hartuko dituzten bakarrak.

Kaleak eta temarioa ikasteko dokumentuak Udalaren web orrian egongo dira eskuragai. Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ondorengo leku hauetako batean:

  • a) HAZen, Santa Ana Kalea 2, 20870 Elgoibar. Ordutega: 7:30etik 15:30era, astelehenetik ostiralera.
  • b) Elgoibarko Udaleko erregistro elektronikotik (www.elgoibar.eus, egoitza elektronikoa)
  • c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen-epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza