Elgoibarko EHBilduk zapatuan hasiko du hauteskunde kanpaina

Barren.eus 2015ko mai. 7a, 18:04

Zapatuan, maiatzaren 9an, hasiko du Elgoibarko EHBilduk hauteskunde kanpaina, Kalegoen plazan egingo duten ekitaldi publiko batekin. “Aldaketaren bidean” EHbilduko zinegotziek urrats bat egin dutela nabarmendu dute prentsa ohar bidez, eta norabide horretan pausoa eman nahi duten herritarrek dei egin diete bihar plazara agertzeko.

Elgoibarren “aldaketaren beharra” ikusten dutenei zapatuan plazara agertzeko deia egin die EHBilduk talde argazkia ateratzeko. Kalegoen plazan atera nahi dute argazkia, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 12:00etarako jarri dute ordua eta aurreratu dute bertsolariak, musika eta mokadu bat egiteko aukera ere izango dela.