LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun Eguneko adierazpen instituzionala, gaurko udalbatzarrean

Barren.eus 2018ko eka. 28a, 12:07

Elgoibarko Udalak udalbatzarra egingo du gaur arratsaldean. Besteak beste, gaur ospatzen den Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunari begirako adierazpen instituzionala aurkeztuko dute.

Lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, intersexualen eta gueer-en askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28. Ekainaren 28a Stonewalleko (New York, AEB) istiluak gogora ekartzeko ospatzen da eta eskubideak aldarrikatzeko eta aniztasunetik elkarbizitza eta errespetuaren alde egiteko eguna da. Elgoibarko Udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran ere izango dute lekua kolektibo honen aldarrikapenek, erakunde adierazpena kaleratuko baitu Elgoibarko Udalak. 

18:30ean hasiko da Udalbatzarra. Gai gehiago ere aztertuko dituzte plenoan, hamar guztira. Horien artean, presoak hurbiltzeari buruz EHBilduk zein EAJk aurkeztutako mozio bana, Altsasuko gertakarien inguruan EHBildu Elgoibarrek aurkeztutako beste mozio bat, ezkontza zibila baimentzeko, eskuordetzari buruz Alkatetzak eginiko ebazpenaren berri ematea, Udaleko 2018 ekitaldiko airrekontua aldatzeko, 5/2018 zenbakia duen espedientearen berri ematea, e.a