Elgoibarren egin zuten moduan, Mendaroko Udalak 2015eko maiatzaren 24an egingo diren Udal-hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketako emaitzen berri eman du.
Maiatzaren 24an egingo diren hauteskunde-mahaietan Mendaroko bi hauteskunde mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak aukeratu ditu ordenagailu programa batek zozketa bidez. Hona hemen emaitzak: