Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 16 sofiavazquezaurkGaur eguerdian aurkeztu du Elgoibarko Alderdi Popularrak Udal Hauteskundeetarako alkategaia: Sofia Vazquez. Donostian jaioa da, irunen bizi da, 39 urte ditu eta azken bost urteotan dihardu politikagintzan. Honenbestez, alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztu dituzte Elgoibarko udalbatza berria osatzeko hautagaiak.

2015 04 16 sofiavazquezSofia Vazquezek urtebete egin zuen Irungo udalean, eta azken lau urteotan Eibarren izan da zinegotzi. “Ilusioz” dator elgoibarrera, eta elgoibartarren ongizatearen alde lan egiteko asmoz datorrela adierazi du. Zergak ez igotzeko apustua egingo du, Udalak sortzen duen enpleguan elgoibartarrak kontratatzeko ahalegina egingo du, eta Gizarte Ongizate saila indartzea izango da bere lehentasuna. Era berean, herriko azpiegiturak zaindu nahi ditu, eta EAJk azkenengo hauteskunde kanpainan egin zituen “promesak” egi bihurtzeko ahalegina egingo du. Besteak beste, Pilarreko zaharren egoitza, Aita Agirre kultur-gunea eta kiroldegi berria aipatu ditu.

Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza