Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

deba ibai hazita mendaro 2016 02 27 Mendaroko Udalak app bat sortuko du alerta-deien eta Udalari lotutako albisteen berri emateko. Garagartzan azken urteotan izandako uholdeen harira erabaki zuen Udalak app-a sortzea, auzo horretako bizilagunek egindako proposamen eta eskariak aintzat hartuta.

Huts-hutsean alerta-deiak emateko izan beharrean, baina, beste hainbat konturen berri emateko ere baliatuko dute app hori orain, Sonia Garcia alkateak agerkari honi jakinarazi dionez. 

Herrian hasita edo hastear dauden beste obra batzuen berri ere eman dute Udaletik. Batetik, esan dute, ospitale azpian eraikitzen ari diren kirolerako eta aisialdirako gune berriaren obrak bide onetik doazela, eta aurreikusitako epean amaituko dituztela, oker handirik ezean. Azken asteotako euriteek zaildu egin dituzte lanak, eta atzerapen batzuk eragin dituzte, baina maiatzaren 31rako amaitzeko moduan izango direla aurreratu dute obraren arduradunek. Padelerako kantxa, kirola egiteko dozena bat makina, kirol anitzerako kantxa, skate-parke txikia eta haurrentzako txorrot-gunea eraiki asmo dituzte, besteak beste, eta obrak 627.000 euroko aurrekontua izango du.
Bestalde, Martzela Osoro plazako pretila ere konponduko dute, martxoa aldera. Azpilgoetako erramu handia kimatzen ere aurki hasiko direla aurreratu dute.

 Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza