Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 23 ehbildulantaldeahauteskMaiatzeko Udal Hauteskundeen harira, Elgoibarko Udala kudeatzeko antolatu duen lantaldea aurkeztu du EHBilduk. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko duen bederatzi laguneko lantaldea ezagutzera eman dute. Era berean, Herri Programa osatzeko bilkura irekiak deitu ditu koalizioak eguaztenerako eta eguenerako. (bideoa dauka)

 Gehiengo osoa lortzeko bederatzi zinegotzi behar direla-eta, bederatzi laguneko lantaldea da aurkeztu du EHBilduk, eta bakoitzak izango dituen arduren berri eman du koalizioak Interneten duen atarian. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko du lantaldea, eta hortaz, duela lau urte moduan, bera izango da alkategaia maiatzeko Udal Hauteskundeetan. “Heldu da Udala kudeatzeko prest dagoen EHBilduko taldea aurkezteko momentua”, adierazi du Ibartzabalek. EHBilduren asmoa “irabaztea” eta udal berria “kudeatzea” dela azaldu du. Hona hemen lantaldeko kideak eta bakoitzari jarri dizkioten ardurak.

1- Jose Luis Ibartzabal (alkategaia)

2- Iñaki Larrañaga (Hirigintza eta ingurumena)

3- Mireia Isasmendi (Euskara)

4- Miren Arrate Arrieta (kultura)

5- Joseba Osoro (Gizarte politika eta ongizatea)

6- Jon Peli Uriguen (Toki garapena eta enplegua)

7- Jon Etxabe (Udal kudeaketa eta herritarren parte hartzea)

8- Amets Izagirre (parekidetasuna)

9- Joanes Rodriguez (Gazteria arloko arduraduna)

 

• Herri Programa osatzeko bilera irekiak

Elgoibar berritzen ìHari Garaî prozesuaren barruan Herri Programa osatzeko bilea irekiak antolatu ditu EHBilduk. Eguaztenean (martxoak 25) eta eguenean (martxoak 26) izango dira bilerak, 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxean. Bileretan landuko diren gaien inguruko informazioa jasotzeko aukera eskainiko du EHBilduk, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. 

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza