Bukatu dituzte Mendaroko igogailu publikoaren ingurua txukuntzeko lanak

Barren.eus 2017ko uzt. 4a, 21:54

Joan den martxoan jarri zuten martxan Mendaroko lehen igogailu publikoa, baina igogailuaren atzeko horma harriztatzea falta zen. Asteon bukatu dituzte lanak. Lan gaiekin jarraituz, Mendaroko Udalak brigadari laguntzeko bi peoi kontratatuko ditu.

Garagartza kalea Herriko Enparantzarekin lotzen duen igogailua martxan jarri ostean, lanen bigarren fasea amaitu dute, hau da, igogailuaren atzekaldean dagoen horma harriztatzea. Igogailua egiteko lanek 161.100 euroko kostua izan dute eta harriztatze lanen aurrekontua 38.400 eurokoa izan da. Eusko Jaurlaritzak landa eremuak sustatzeko ematen dituen laguntzetatik 92.214 euro jaso dituztela azaldu du Mendaroko Udalak.
• Jaietan lan egiteko bi behargin kontratatzeko deialdia
Mendaroko Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, peoi eta garbiketa lanak egiteko Udal langileekin batera, Santa Ana jaietan batez ere. Lanaldia hilabete ingurukoa izango dela zehazten du Udalak argitaratu duen lan eskaintzak. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean bukatzen da. Eskaintzaren baldintzak eta xehetasun gehiago Mendaroko Udalaren webgunean.

∞ Lotura duten albisteak: