Moru, Olaso eta Idotorbeko Paisaiaren Ekintza Planari buruzko parte-hartze saioa, eguenean

Iraia Agirrezabala 2017ko mai. 29a, 11:57

Moru, Olaso eta Idotorbe inguruko Paisaiaren Ekintza Plana ari da garatzen Elgoibarko Udala. Plan honek paisaiaren inguruan kalitatezko helburu batzuk eta udalerriko paisaia antolatu, kontserbatu eta berreskuratzeko balio izango duten ekintzak zehaztuko ditu. Herritarrek euren iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izango dute ekainaren 1erako antolatu duten bileran.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, herritarren parte-hartzea "funtsezkoa" da prozesu honetan, gai desberdinen inguruan dituzten ikuspuntuak, iritziak eta proposamenak egin ditzaten. Horretarako, "helburuak zehazteko eta ekintzak lehenarazteko", parte-hartze saioa antolatu du Udalak eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Datorren eguenean, ekainaren 1ean, izango da bilera, 18:00etan Elgoibarko Kultur Etxean. Parte-hartzea baieztatzeko, interesa dutenek ingurumena@elgoibar.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.

Lotura duten albisteak:

morui elgoibar bilera