Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

moru elgoibar ikuspegia mendikatMoru, Olaso eta Idotorbe barne hartzen dituen Elgoibarko mendebaldeko ibarretako Paisaiaren Ekintza Plana osatzeko lanak joan den urteko abenduan hasi zituela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Inguru horretako kontserbazio, antolamendu eta garapen jasangarrirako ekimen “garrantsitzua” dela nabarmendu dute.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, lantzen diharduten Paisaiaren Ekintza Planak Euskadi, Gipuzkoa eta Elgoibarko Udalaren konpromisoa erakusten du “Paisaiaren Europako Hitzarmeneko edukiak onartu, bere erantzukizun eremura eraman eta bere biztanle guztiei beronen partedun egiteko”.
Era berean, etorkizunean egin asmo duten planaren garapenean, Moru Mendiaren inguruko paisaien diagnostiko bat egingo dutela azaldu du Udalak. Moru mendian dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnak, Olaso eta Idotorbe auzoak, eta zonalde horretako Deba ibaiaren ertzak dira aztertuko dituztenak.
Halaber, kalitate-paisajistikoaren helburuak ezarriko dituzte. Helburu horiek Elgoibarko biztanleek bere paisaientzako dituzten asmoak erakutsiko dituzte eta aldi berean, paisaia horiek ordenatu, kontserbatu eta euren garrantzia nabarmentzeko ekintzak ere definituko dituzte.

pap elgoibar eremua• Partaidetza bultzatzeko hiru saio
Helburu horien bilaketan, Elgoibar eta bere paisaia eta bizilagunen izaera kontuan hartuko dituzte, baita lurraldearen garapen orekatu bat izateko beharrak ere, “geroko belaunaldientzako jasangarriak eta berritzaileak diren aukerak sortuko dituzten beharrizanak alegia”. Horretarako, martxoan garatuko diren ekintzak adosteko eta behin-betiko formulazioaren parte aktibo bihurtzeko prozesu bat hastea aurreikusten du Elgoibarko Udalak.
Hiru saio parte-hartzaile antolatu dituzte, horietako bat informatiboa, Idotorbe eta inguruko bizilagunentzako. Beste bat, teknikoagoa, paisaia agenteei zuzendutakoa izango da, martxoaren 28an; eta, hirugarren bat, herritarrei orokorrean bideratutakoa. Azken saio honetan plana osatuko duten ekintzen hainbat proposamen aurkeztuko dituzte, eta apirilean edo maiatzean egitea aurreikusten dute sustatzaileek.

Moruko Burdin Aroko herrixka
Paisaiaren Ekintza Planaren bidez, Moru mendiaren magalean dagoen Burdin Aroko herrixka bistaratzeko egitasmoa berreskuratzeko aukera izango da. Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek 60. hamarkadan aurkitu zituzten Morun Burdin Aroko herrixka baten aztarnak. Gipuzkoan aurkitu diren burdin aroko hiru herrietako bat da Morukoa. Burdin Aroa burdinaren lanketa zabaldu zeneko historiaurreko aroa da eta kristo aurreko lehen milurtekoa hartzen du. Gure arbasoek leku estrategikoa delako eraiki zuten harresiz inguratutako herrixka Morun, bailararen sarreran dagoelako eta defendatzeko leku oso aproposa delako. Gaur egun harresi haien aztarnak ikus daitezke, Burdin Aroko kastro baten (gutxi gora behera K.a. 800. urtekoa) aztarnak, esaterako, baina beste zati batzuk lurpean daude. Ondare historiko hau berreskuratzeko auzolanak antolatu zituzten duela urte batzuk (ikus 2001. urteko BARREN hau).
Elgoibarko Udalak parke tematiko txiki bat eraikitzeko asmoaren berri ere eman zuen 2001. urtean. Hiru fasetako proiektua ere aurkeztu zuten. Lehen fasean ondare historikoa dagoen zonaldea garbitzen hasi ziren udan antolatzen zituzten auzolandegietan, baina bigarren fasera heldu aurretik bertan behera gelditu zen egitasmoa. Bigarren fasean parke tematiko txiki bat eraikitzea aurreikusten zuten. Fase horretan, herrixkak bere garaian zuen itxura berreskuratu nahi zuten. Hirugarren eta azken fasean, zentro didaktiko bat eraikitzeko asmoa zegoen.

2017 03 23 moru elgoibar klaustroa

moru elgoibar mendikat

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza