Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibar udaletxeaElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, bi udal langileri eraso egin zien bizilagun batek astelehenean, udaletxean lanean ari zirela. Eraso hori salatu du Udalak.

“Atzo, astelehena, urriak 24, Udaleko bi langilek pairatutako erasoen aurrean, Elgoibarko Udalak erabateko gaitzespena erakusten du eta erasoak guztiz kondenatzen ditu”, jakinarazi du Elgoibarko Udalak prentsa ohar bidez.

Elgoibarko Udalak kaltetutako langileei bere “guztizko babesa eta laguntasuna” erakutsi nahi die eta ahalik eta lasterren gertatutakoa argitzea espero du. Momentuz ez dute gertatutakoaren inguruko azalpen gehiagorik eman. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza