Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ane Beitia alkategaiarekin batera EAJko zerrenda osatuko duten kideak aurkezten hasi da Elgoibarko EAJ. Lau izen berri eman dituzte: Josu Arraiz, Maialen Gurrutxaga, Blanka Larrañaga eta Gorka Garaizabal. 

2015 02 06 EAJ hautagaiak

 Alberto Iriondo Uri Buru Batzarreko presidenteak, Ane Beitia alkategaiak eta Alfredo Etxeberria egungo alkateak prentsaurrekoa eman dute Batzokian, Udal Hauteskundeetarako zerrenda osatuko duten kideak aurkezteko. Oraindik ez dute zerrenda guztia osatu, baina momentuz lotu dituzten hainbat kideren izenak aurreratu dituzte.

 Hortaz, Ane Beitia alkategaiarekin batera, hauek izango dira EAJren hautagaiak: Josu Arraiz (23 urte, ingeniaria. Zinegotzi kargua lortuko balu, bera izango da Hirigintza Saileko arduraduna), Maialen Gurrutxaga (22 urte, kimika ikaslea), Gorka Garaizabal (31 urte, komertziala) eta Blanka Larrañaga. Horrez gain, Bittori Zabala eta Joseba Arrizabalaga egungo zinegotziak ere zerrendan egongo dira. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza