Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ricardo garate hirigintza zinegotzia elgoibarRicardo Garate Zubiaurre hil zen atzo, 57 urte zituela, bihotzekoak jota. Zazpi urtean Hirigintza zinegotzia izan zen Elgoibarko Udalean.

Ricardo Garate Elgoibarko Udaleko Hirigintza zinegotzia eta alkateordea izan zen 2008tik 2015era bitartean, bi legealditan. 2008ko ekainaren 26an ospatutako udalbatzarrean hartu zuen Hirigintza zinegotzi kargua, Ion Zubiaurre ordezkatuz. Era berean, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko presidentea izan zen bi legealditan (2007-2011 eta 2011-2015).

Elgoibarko kirolarekin eta bereziki futbolarekin lotura estua izan zuen. Club Deportivo Elgoibarren mendeurrena ospatzeko sortutako taldean zebilen orain, buru belarri, hurrengo urterako ospakizunak prestatzen murgilduta. 

Eguaztenean, hilaren 20an, egingo dute Ricardo Garateren aldeko hileta-elizkizuna, Elgoibarko San Bartolome elizan, 19:00etan.

Ane Beitia: “Ukondoz ukondo, ordu asko eman genituen elkarrekin lanean”

Ane Beitia Elgoibarko alkateak lankide izateaz gainera, lagun mina zuen Ricardo Garate. "Ricardoren heriotza kolpe gogorra izan da guztiontzat, Elgoibarko herriarentzat orohar. Bat bateko eta ezusteko kolpea. Elgoibarko Udalaren izenean, besarkada handi bat bidali nahi diet familia eta lagun guztiei. Ukondoz ukondo, ordu asko eman genituen elkarrekin lanean, Elgoibar hobeago bat eraikitzeko helburuarekin. Elgoibarko Udalak eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkio hainbat urtez herriari emandakoagatik. Lankidea izateaz gain, lagun mina ere bazen, elkarrekin esperientzia eta une gogoangarriak bizi izan ditut, inoiz ahaztuko ez ditudanak. Goian bego Ricardo."

•Ramon Mugica: "Elgoibar eta kirola bihotzean zeramatzan"

Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak harreman handia izan du Garaterekin azken urteetan lan kontuegatik. Hona bere berbak: "Ricardo Garate zortzi urtetan, bi legealditan, izan da Udal Kirol Patronatuko Lehendakaria eta denbora honetan berarekin lana egitea zorte bat izan da neretzat. Lehenengo egunetik konturatu nintzen alde batetik Elgoibar eta bestetik Kirola bere bihotzean zeramala. Bere ideia eta proiektu asko burutu ditugu denbora honetan (IMH kiroldegia izan zen bere azken lorpena) eta tratuan oso hurbila sentitzen nuen beti, eguneroko lanean bere laguntza eta babesa jasoko nuela banekien une oro. Berezia da 2016 urtea aurten 25 urte bete direlako Udal Kirol Zerbitzua martxan jarri genuenetik, eta oroitzapenean dauzkat alboan izan ditudan Alkateak, Kirol Zinegotziak eta lankideak, baina Ricardo oso pertsona berezia izan da Kirol Patronatuaren eta herriko kluben ibilbidean. Goian bego!".

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza