Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

BerdintasunPlana3 ElgoibarElgoibarko Udala emakume eta gizonen berdintasun plana diseinatzen ari da partaidetza prozesu baten bidez. Prozesu horren baitan, bihar, eguaztena, herritarren ekarpenak jasoko dituzte world kafe formatuan egindako bileratxoen bidez.

Berdintasun plana osatzeko herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Elgoibarko Udalak. Bihar, arratsaldean, herritarren iritziak jasoko ditu world kafe formatuko bileratxoen bidez. Herritarrak, beraz, taldeka bilduko dira eta proposatutako zenbait gairen inguruan hitz egin eta proposamenak egingo dituzte.

Alde batetik, balore aldaketak, estereotipo sexistak, hezkidetza, maskulinitatea eta justizia soziala landuko dira. Bestetik, emakumeen ahalduntzea, osasuna, lan baldintzak, kirola, ezintasuna eta migrazioa aztertuko dituzte herritarrek.

Horrez gain, bizitza pertsonala, lana, familiaren uztartzea, menpeko pertsonen zaintza eta baliabideak jorratuko dira. Genero indarkeriari lotutako hainbat aspekturi buruz ekarpenak egiteko aukera izango da.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu prozesu honetan parte har dezaten. 18:30etik aurrera izango da Elgoibarko Udaletxeko Pleno aretoan. Aurrez izena eman beharra dago. Izena formulario hau betez gero eman daiteke edo bestela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943 741 040 telefono zenbakira deitu daiteke.

Elgoibarko III. Berdintasun Plana udal arloetako teknikariekin zein polikariekin batera diseinatzen ari dira, Udaleko elkarteen eta eragileen partaidetzaz gain. Berriki online inkestak egin dituzte. Gazteen artean ere inkesta hau zabaltzen ari dira. Berdintasun arloa eta Emakume Kontseilua ari dira proiektua koordinatzen, Murgibe aholkularitzarekin batera.

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak espero du uztailerako prest izatea plana. Emakundek gainbegiratu ondoren, uda ostean Osoko Bilkurak onartu beharko du.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza