Elgoibarko Udalak gure herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako hirugarren Plana jarri du abian, eta herritarrei eskatu die plan horretan parte hartu dezaten.
Elgoibarko Udal Gobernuaren iritziz, andre-gizonen arteko egoera hobetzea berebizikoa da, eta horretarako, guztion inplikazioa ezinbestekoa, bai gizonezkoena eta bai andrazkoena. "Oraindik ere emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko zeregin handia dago: lan baldintza txarragoak, genero indarkeria, lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak, genero estereotipo tradizionalen iraupena, eta abar" adierazi du Ane Beitia alkateak.
Udalak Elgoibarko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana jarri du abian, hirugarrena. Berdintasun Sailak adierazi du plana herritar guztientzat zabalik dagoela. Hori dela eta, galdetegi hau zabaldu du herritarren artean. Herritar guztien partehartzea garrantzitsua dela nabarmendu du, atera daitekeen informazioa garrantzitsua izan daiteke eta.
Galdetegia online bete badaiteke. Bestela, deskargatu eta eskuz bete ondoren Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali daiteke edo Udaleko herritarren arreta bulegoan laga daiteke.