Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 21 nereaalustizadenisitxasoNerea Alustiza izango da Elgoibarko PSE-EEren alkategaia maiatzeko Udal Hauteskundeetan. Sozialisten egoitzan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiaren laguntza izan du Alustizak. 

 Nerea Alustiza 2011n sartu zen zinegotzi Elgoibarko udaletxean, Ovidio Campelloren heriotzaren ostean. Fernando Suarezekin batera bera izan da legealdi honetan sozialisten ordezkaria Elgoibako Udalean, eta Ongizate Sailaren ardura izan du. Orain sozialisten alkategaia izango da datozen udal hauteskundeetan. Aurkeztuko duten programaren ildo nagusiak ere azaldu ditu Alustizak: langabezia murrizteko Lan Mahai bat eratzea, laguntza sozialak indartzea, etxebizitza eskuratzeko planak abian jartzea, ondare historikoa berreskuratzeko eta zabaltzeko mahaia sortzea eta askatasuna eta berdintasuna sustatzea arlo guztietan. 

Ikus prentsaurrekoa bideoan (www.socialistasguipuzcoanos.com)

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza