Udal Hauteskundeak 2015

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

EAJ alderdiak botoen erdiak (2.797 boto; %50,3) eskuratu ditu Elgoibarren. Emaitza horiekin, bederatzi zinegotzi lortu ditu Elgoibarko Udalean, gehiengo absolutua, alegia. EHBilduk 1.709 boto eskuratu ditu eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 677 boto eta bi zinegotzi eskuratu ditu. PP alderdiak 232 boto jaso ditu, baina ez da nahikoa izan zuen zinegotzi bakarrari eusteko.

 EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Elgoibarren, eta lehen baino indar handiagorekin gainera. Botoa eman duten bi elgoibartarretik batek EAJri eman dio botoa. 2.797 boto lortu dituzte, 2011n baino 525 boto gehiago. (2.272 boto lortu zituzten 2011n; eta, 2.797 boto 2015ean). Zinegotzietan ere gorantz egin dute, zazpi izatetik bederatzi izatera. 

EHBildu koalizioak 1.709 boto eskuratu ditu gaur, eta hortaz, 328 botoko galera izan du aurreko udal hauteskundeekiko (2.037 boto lortu zituzten 2011n). Zinegotzietan ere galera izan dute, zazpi izatetik sei izatera. 

 PSE-EEk 2011n baino 33 boto gutxiago jaso dituen arren, orain arte zituen bi zinegotziei eustea lortu dute. 677 boto eskuratu dituzte sozialistek.

PP alderdiak galdu egin du orain arte zuen zinegotzia. Popularrek 232 boto lortu dituzte (370 boto 2011n).

5.631 lagunek eman dute botoa gaur Elgoibarren Udal eta Foru Hauteskundeetan. Hau da, botoa emateko aukera zuten 8.859 lagunetatik %63,56ak eman du botoa eta %36,44koa izan da abstentzioa (2011n %35,03). 

• Batzar Nagusietarako Hauteskundeak Elgoibarren

Batzar Nagusietarako Hauteskundeei dagokionez, EAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren, 2.469 botorekin ((%45,3). EHBilduk 1.583 boto (%29,07) lortu ditu, PSE-EEk 622 (%11,4), Podemos-ek 464 (%8,5), PPk 251 boto (%4,6) eta Irabazik 56 boto (%1,03)

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza