Udal hauteskundeetako emaitzak barren.eus-en

Barren.eus 2015ko mai. 24a, 14:54

Parte-hartze datuak, kontaketaren osteko emaitzak eta zerrendaburuen erreakzioak igandean bertan kontsultatu ahal izango dira barren.eus webgunean.

Domeka gauean webgunean jarriko ditugu Elgoibarko eta Mendaroko emaitzak, eta astelehen goizean ale berezia kaleratuko dugu datu guztiekin. Herriguneko zenbait okindegi eta tabernetan eskuratu ahal izango duzue, doan.