Bukatu da Irune Berasaluzeri zuzenean galderak egiteko epea

Barren.eus 2015ko mai. 12a, 19:47

Bukatu da Irune Berasaluze EAJ alderdiaren alkategaiari galderak zuzenean egiteko aukera (erantzunak barruan). Bihar (maiatzak 14), Sonia Garcia EHBilduren alkategaiaren txanda izango da. 10:30etik aurrera, ordubetez, zuen galderei erantzuten izango da Sonia Garcia. Hala ere, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.

 Jose Antonio Rodriguez PSE-EEren alkategaia izan genuen atzo gurean, ordubetez, eta gaur beste ordubete izan du Irune Berasaluzek herritarrek egindako galderei erantzuteko. Eskerrik asko galderak bidali dituzuen irakurle guztioi. 

Galdera guztiak erantzuteko astirik ez du izan Berasaluzek, baina adierazi du prest dagoela herritarrek dituzten kezkei beste edozein forotan erantzuteko.