PSE-EE izan da alderdi bozkatuena Debabarrenan eta EH Bildu Gipuzkoan

Barren.eus 2023ko uzt. 24a, 10:44

PSE-EE eta EH Bildu izan dira boto gehien jaso dituzten alderdiak Debabarrenean, alde txikiarekin izan bada ere: 10.532 boto jaso dituzte sozialistek eta 10.223 boto koalizio soberanistak.

Gipuzkoari dagokionean ere bi alderdiok izan dira bozkatuenak, baina kasu honetan EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen alderdia 116.414 (%31,26) eta PSE-EEk bigarren postua lortu du 86.711 botorekin (%23,28). EAJ izan da hirugarren alderdirik bozkatuena 84.338 botorekin (%22,65).

Gipuzkoan aldaketa esanguratsuak izan dira duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta. EAJ lehen indarra izatetik hirugarrena izatera igaro da 7,84 puntu galduta. 2019an 116.761 boto jaso zituen EAJk, oraingoan EH Bildu izan da antzerako kopurua jaso duena; 116.414, eta gainera, 5,42 puntu gora egin ditu. PSE-EEk ere 5,17 puntu gora egin ditu eta PPk ere 2,44 boto gora egin ditu. Sumarreko datuak Elkarrekin Podemosek lortu zituenekin alderatuta 4,36 puntu egin ditu behera.

Gipuzkoan moduan, Debabarrenean ere EAJ izan zen irabazlea orain lau urte, alde nabarmenarekin; eta, orain, lurraldean moduan hirugarren indarra izatera pasa dira eskualdean ere. Jeltzaleek 3.181 boto galdu dituzte, eta botoen %30,17a (11.673 boto) izatetik %22,76a (8.492 boto) izatera igaro dira eskualdeko herrietan. Alderantzizko bidea egin dute PSOEk eta EH Bilduk. Sozialistek duela lau urte baino 2.007 boto gehiago jaso dituzte oraingoan: 10.532 boto (%28,23), eta EH Bilduk ere 1.744 boto gehiago eskuratu ditu: 10.223 (%27,40).

2023 07 23 eh mapa hauteskundeak espainia