Larraitz Ugarte Zubizarreta Kongresurako EH Bilduko hautagaiaren hitzaldiarekin hasiko da 'Berriro egingo dugu' izeneko ekitaldia, 20:00etan. Ugarte koalizioko bozeramailea izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian, eta mugikortasun eta azpiegitura arduradun (2011-2015), eta harrezgero legebiltzarkidea izan da Eusko Legebiltzarrean.
Berbaldiaren ostean, 'Itxaropena' izeneko ikuskizuna taularatuko du Taupada antzerki taldeak. Nerea Cuende eta Ruben Markina izango dira antzezleak. Elkarrekin bertso bat kantatuz emango diote amaiera ekitaldiari.