Elgoibarko Ahal Dugu-Podemosek bilera irekia egingo du martitzenean

Barren.eus 2016ko mar. 21a, 08:52

Elgoibarko Ahal Dugu Podemosekoen Zirkulua osatu ostean, estreinako bilera irekia egingo du alderdiak martitzen honetan, hilaren 22an. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Elgoibarko Kultur Etxean izango da Elgoibarko Ahal Dugu-Podemos alderdiaren bilera irekia, 19:00etan hasita. Eztabaidagaien artean, Elgoibarko erakunde desberdinekin egin nahi dituzten bileren inguruan jardungo dute. Elgoibarko Zirkuluak eman beharreko hurrengo pausoak ere hizpide izango dituzte, eta horrekin lotuta, Zirkuluaren berri herrian nola eman edo nola ezagutarazi ere aztertuko dute bilera irekian parte hartzen duten lagunek. Azkenik, proposamenak, galderak eta iruzkinak egiteko tartea ere izango dela jakinarazi dute.