Aske gelditu da Ainara Ladron

Barren.eus 2016ko mar. 18a, 18:02

Gaur egin da Ainara Ladron eta beste lau gazteren aurkako epaiketa. Sententzia kaleratu artean auzipetu guztiak libre laga ditu epaileak. 2007an, Segiren ilegazlizazioa salatzeko protestaldi batean Ap-8 autobidea mozteagatik bina urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak hasieran, baina azkenean 21 hilabetera jaitsi behar izan du.

Ebazpena jakin aurretik, elgoibartarrak ez du kartzelara joan behar izango, ezar diezaioketen zigorrik handiena bi urte baino txikiagoa izan litekeelako eta ez duelako kartzela aurrekaririk (Segiren auzian kartzelan egon bazen ere, epaileak absolbitu egin zuen).