Biharko udalbatzaren ezohiko bilerak publikoak dira, eta beraz, edonork dauka zuzenean jarraitzeko aukera. 11:00ean hasiko da bilkura Elgoibarren, eta 12:00etan Mendaron, eta bozketa bidez aukeratuko dituzte alkateak. Lehenengo bozketan gehiengo osoa lortzen duena izendatzen dute alkate, eta gehiengo osoa inork lortzen ez duenetan, hauteskundeetan boto gehien lortu zituen zerrendako lehen hautagaia izendatzen dute alkate. Berdinketa egonez gero, berriz, zozketa bidez aukeratuko lukete alkatea. Hauteskundeetako emaitzei erreparatuz gero, Mendaron, Enetz Ezenarro Arriola izendatuko dute alkate, udal hauteskundeetan gehiengo osoa eskuratu zuelako EHBilduk. Elgoibarren, berriz, EAJk irabazi zituen udal hauteskundeak, eta, Maialen Gurrutxaga Uranga izango da alkate.
∞Lotura duten albisteak: