EAJk irabazi ditu hauteskundeak Elgoibarren, 8 zinegotzirekin

Barren.eus 2023ko mai. 28a, 21:17

EH Bilduren olatuari eutsi dio EAJk Elgoibarren, udal hauteskundeak irabazita, 2.267 botorekin zortzi zinegotzi eskuratuta.

2.267 botorekin (botoen %42). Duela lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta, behera egin dute bototan jeltzaleek, 362 gutxiago bildu dituztelako, baina hala ere, orain arteko zortzi zinegotziei eutsi ahal izan die. Gehiengo osorik gabe jarraituko du, beraz, EAJk.
EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 2.055 botorekin (botoen %38). Bototan apaltzea izan du EH Bilduk ere, baina hutsa, hamar bototakoa, eta zazpi zinegotzi izango ditu aurrerantzean ere. Biek aipatu dute parte-hartzean izan den jaitsierak eragin diela, (%4,97ko apaltzea).

PSE-EEk ere behera egin du bototan 2019ko udal hauteskundeekin alderatuz gero, baina gora egin du botoen portzentajean %9,60tik %9,81era, eta horrek bigarren zinegotzi bat eman dio. Elkarrekin Podemos izan da gaurko galtzailea Elgoibarren, orain arte izan duen zinegotzi bakarra galdu egin duelako, hamabi botogatik. Koalizio moreak 253 boto eskuratu ditu Elgoibarko udal bozetan (botoen %4,78), duela lau urte baino 89 gutxiago.

Batzar Nagusietarako bozetarako ere EAJk jaso du Elgoibarren babes handiena, baina lurraldeko joera nagusia errepikatu da boto gorabeheran. EAJk lau puntuan egin du behera, %45,35etik %41,44era, eta aldiz, Bilduk, Elgoibarren bigarren alderdi bozkatuena izan denak, sei puntuan egin du gora, duela lau urteko hauteskundeekin alderatuz gero. Gipuzkoan, EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak eta bost eserleku atera dizkio EAJri. 22 dauzka EH Bilduk, hamazazpi EAJk; zazpi PSE-EEk, PPk hiru; eta Elkarrekin Podemos-IUk, bi.

 

2023 05 28 udal hauteskundeak 2023 elgoibar eskrutinioa

2023 05 28 udal hauteskundeak 2023 barrak elgoibar tokikom

2023 05 28 m28 Elgoibar taula