Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 25 botoa ematenBotoa ematera deituta gaude maiatzaren 28an. Udal eta Foru hauteskundeak egingo dira egun horretan.

Botatzeko lekuak 9:00etan zabalduko dituzte eta 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera.
Elgoibarren, 17 mahai egongo dira guztira: Kultur Etxean, Jubilatuen Biltokian, Pedro Mugurutzan, San Roken, Urazandin, Altzolan eta IMHn.
Mendaron, berriz, udaletxean bi mahai ipiniko dituzte.
Guztira, 8.541 herritarrek izango dute bozkatzeko eskubidea Elgoibarren; Mendaron, berriz, 1.442k. Elgoibarren, Udal Hauteskundeetan alkateaz gain, 16 zinegotzirentzako tokia izango da udaletxean. Mendaron, ordea, aldaketa egongo da aurten. 2022ko urtarrilean, herriko biztanle kopurua 2.000tik beherakoa zela kontuan hartuta Udal ordezkarien kopurua ere jaitsi egin dute. Legealdi honetan 11 ordezkari izan dira Udalean eta datorren legealdian bederatzi izango dira.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza