BIDEOA: Elgoibarko lau alkategairen arteko mahai-ingurua

Barren.eus 2023ko mai. 24a, 18:59

Legegintzaldi berrirako dituzten proposamenak jende aurrean azaldu eta defendatu zituzten atzo Elgoibarko lau alkategaik: Maialen Gurrutxaga (EAJ), Aitziber Aranberri (EH Bildu), Araiana Nogales (PSE-EE) eta Evaristo Rodriguezek (Ahal Dugu- Podemos).

PPko alkategai Aranzazu Contrerasek ez zuen eztabaida publikoan parte hartu. Musika eskolako auditoriumean egin zuten mahai-ingurua eta Garazi Ayesta kazetari elgoibartarrak dinamizatu zuen. Lau bloke edo gai nagusi bereiztu zituzten: gizarte politika eta bizi kalitatea; trantsizio energetikoa; herri kohesioa; eta hirigintza eta etxebizitza. Lehenengo gai horien inguruan zituzten proposamenak aurkeztu zituzten alkategaiek, txandan txandan, eta ondoren gai horien inguruko eztabaida hasi zuten. Amaieran, halako eztabaida saioetan izan ohi den legez, minutu bateko tartea izan zuten lau alkategaiek, herritarrei botoa eskatzeko. Bukatzeko, galderak egiteko tartea izan zuten herritarrek.

 Mahai-ingurua bideoan:

2023 05 23 mahai ingurua alkategaiak elgoibar BARREN hasiera

2023 05 23 mahai ingurua alkategaiak elgoibar BARREN panoramikoa

2023 05 23 mahai ingurua alkategaiak elgoibar BARREN 1

2023 05 23 mahai ingurua alkategaiak elgoibar BARREN ikus

2023 05 23 mahai ingurua alkategaiak elgoibar BARREN 2