Ekitaldia 18:30ean hasiko dute, Kalegoen plazan talde argazki bat atera ostean, eta kalejiran Giza Eskubideen plazatik, Lekuederretik, Kalebarren plazatik eta San Frantzisko kaletik pasatu ostean Maalan emango dioten bukaera, 20:30ak aldera.
EH Bildutik ere gazteei zuzendu zaizkie eta agindu dute gazteen autonomia handitzeko, etxebizitzarako laguntzak indartuko dituztela eta haur eta gazteentzako aurrekontua bikoiztuko dutela. Era berean, orientazio zerbitzuak sortzeko, kirol instalazioen erabilera errazteko eta kultur eragileekin ekintza berriak sortzeko konpromisoa hartu dute. Batetik, esan dute alokairuen prezioa mugatzeko neurriak hartuko dituztela eta etxebizitzen parke publikoa handituko dutela, kasko historikoko etxebizitza hutsak edo eta Altzolako etxebizitzak egokituz.