Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 11 ainara ladron kontzentrazioa plazanEpaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. Ainara dagoeneko Logroñoko kartzelara iritsi da.

Ainara Ladron eta beste lau gazte martxoaren 3an epaitu behar zituzten Donostiako Lurralde Auzitegian, orain dela bederatzi urte AP-8 autopistan trafikoa eteteagatik, Segiren ilegalizazioa salatzeko. Fiskaltzak bina urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du bost akusatuentzat.
Ainara Ladronek eta epaitu beharreko beste bik (Naroa Ariznabarreta eibartarrak eta Aritz Azkona arrietarrak) epaiketara ez agertzeko erabakia hartu zuten, eta Poliziak hirurak atxilotu zituen joan zen astean. Hirurak Martuteneko kartzelara bidali zituzten epaiketa martxoaren 18an Donostian egin arte.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza