Argazkia beren blogean egin dute publiko eta harekin batera zabaldu duten oharrean jaso dute mendaroar guztiekin batera etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoen herria eraiki nahi dutela. "Herri ezkertiarra, feminista, ekologista, herrikoia eta euskalduna, aniztasunean eta berdintasunean oinarritutakoa", zehaztu dute. EH Bildutik zabaldu dute tokiko eragileekin "lan sakon eta zuzena" egitea proposatzen dutela, uste dutelako Mendaron "sare zabala eta askotarikoa" dagoela horretarako.