Mendaroko EAJk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Barren.eus 2023ko mai. 3a, 12:22

Mendaroko EAJ-PNV alderdiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du.

Iñaki Arregi alkategai dela, duela lau urte ekindako proiektuarekin jarraitzeko asmoarekin aurkeztu dutela taldea adierazi dute, "esperientzia eta berrikuntza uztartzen dituen taldea". "Mendarorekin beti izan dugun konpromisoari eutsiz, herrigintzan lan egiteko prest dagoena", zehaztu dute EAJtik. Proiektua badutela nabarmendu dute eta "gertutasuna" eta "kudeaketa ona" izango direla euren lanaren ardatzak, "Mendarok aurrera egiten jarraitu dezan, Gipuzkoa eta Euskadirekin batera".

Honako hau da udal hauteskundeetarako EAJk Mendaron aurkeztu duen zerrenda:

  1. Iñaki Arregi Uria
  2. Nerea Isasi Bedayo
  3. Nuria Gerola Horrillo
  4. Amaia Urra Mardaraz
  5. Felipe Castro Gomez
  6. Eduardo Zubiaurre Murua
  7. Raul Santamarta Criado
  8. Azibar Iraolagoitia Gallastegi
  9. Jose Manuel Muñoz Diaz