Aukeratu dituzte maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan mahaietan egon beharko duten kideak

Barren.eus 2023ko mai. 3a, 09:01

Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten, atzo arratsaldean, Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan.

Ordenagailu baten programak aukeratu zituen maiatzaren 28an egingo diren hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak.

Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta dezakete herritarrek mahaikide izatea tokatu zaien ala ez. Horretarako NAN zenbakia sartu beharko dute honako lotura honetan.